Euskal Herria ZG
48250 Zaldibar
info@gbstudio.eus
Tel/Fax: +34946030416
M: +34635717360
CODDBko kidea: 0352 BI

Garazi Burgoak bezeroen ametsak egia bihurtzeko diseinatzen du, bezeroak baitira haren lanaren funtsa. Taldean, modu pertsonalizatuan eta hurbiletik garatzen dira proiektu guztiak. Helburua da pertsonentzat eremu erosoak sortzea, publikoak nahiz pribatuak, etxean bezala senti daitezen.

Garaziren proiektu guztiek arima dute, eta arima hori ateratzea eta dauzkan kolore eta forma desberdinak agerian jartzea da haren erantzukizuna. Garazi oso moldakorra da, eta lan guztietan islatzen da hori; bikaintasuna lortu nahi du, bai emaitzan, bai prozesuan.

Hainbat tokitan lan egin ondoren (esaterako, Bartzelona, Christchurch, Paris eta Euskal Herria), Garazi Burgoak bere proiektu pertsonal handiena jarri du martxan: Garazi Burgoa Studio. Proiektua sortzen eta garatzen ari da, eta maitasunez eta ilusioz beteta dago, Garaziren lan guztiak bezala.